Gazteen Euskal Behatokiak Europako “Gazte-proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko” ikastaro bat antolatu du

0
PRUEBA

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteen Euskal Behatokiak Europako Gazte Proiektuen Diseinu eta Kudeaketari buruzko Ikastaro bat antolatu du. Ikastaro horrek Erasmus+ Gazteria eta Elkartasunaren Europako Kidegoaren programetako berrikuntzak azalduko ditu 2021-2027 europar diru-laguntzen esparruan. Jorge Sáez Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak zuzenduko du ikastaroa, otsailaren 22tik 24ra, 09:00´etatik 14:00´etara, zoom bidez.

“2022ko Gazteriaren Europako Urtearen esparruan, Europako Batzordeak eta Batasuneko gainerako erakundeek hainbat ekitaldi eta ekimen prestatu dituzte”. Jorge Sáez Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariaren arabera, “urte anitzeko esparru berri bat estreinatuko da. Aurrekontuak nabarmen handitzen dira ekintza guztietan, eta aukera gehiago eskaintzen dizkiete ekintza horietan parte har dezaketen gazteei. Beraz, aprobetxatu egin beharko dira”.

“Programa horiek gazteen kolektiboari pertsonalki eta profesionalki deskubritzen, ikasten, eboluzionatzen eta garatzen laguntzen diote. Oso esperientzia aberasgarriak eta bakarrak dira, eta gazteei beren gaitasunak garatzen edo hobetzen laguntzen diete. Bitartean, beste pertsona batzuei laguntzen diete, proiektu solidarioetan laguntzen dute edo hainbat gazte-ekimenetan parte hartzen dute. Ikastaroaren txostengilea ikaskuntza-zerbitzu programen esparru baten adibide da”.

“Ikastaroa bideokonferentzien bidez emango da eta otsailaren 1´etik aurrera Gazteen Euskal Behatokian izena eman ahal izango duten 20 laguneko talde bati zuzenduko zaio. Egia da, herrialdeen arteko mugak direla medio, atzeratu egin direla taldeko mugikortasun-proiektu asko, hala nola gazte-trukeak edo gazte-langileen prestakuntzak”, Jorge Sainzek azaldu du

Irakaslearen arabera, “2022ko udaberrian hasiko dira garatzen joan den udan ezartzekoak ziren ekintzak. Hala ere, Elkartasuneko Europako Kidegoaren boluntariotza-proiektuetan, banakako mugikortasunak direnez, proiektu batzuk murriztu egin dira, baina, hala ere, beste batzuk mantendu egin dira, hala nola Europako Batzordeak programa horietan ezarritako jardueren kalitate-neurriak eta parte-hartzaileen segurtasun-neurriak bermatzen dituztenak, baita covid19 iritsi aurretik ere”.