Bingen Zupiria sailburua José Antonio Sistiagaren «De Rerum Natura» erakusketaren inaugurazioan izan da

0
PRUEBA

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria José Luis Sistiagaren «De rerum natura» erakusketaren inaugurazioan izan da gaur, Donostiako Kubo Kutxa aretoan. Jean-Michel Bouhoursek komisariatu du erakusketa, eta irakurketa guztiz berri bat proposatzen du José Antonio Sistiaga artistaren obraren harira, zeina zortzi hamarraldiz garatu baita; naturaren aipamen ia etengabeak osatzen du erakusketaren ildo nagusia, eta, guztira, ehundik gora pieza biltzen dira bertan: margolanak, lan grafikoak eta filmak.

Erakusketa maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai Donostiako Kubo Kutxa aretoan.

Informazio gehiago hemen.