Gazte Trainning-en edizio berriak lau hilabeterako jarduerak eskainiko ditu nerabeen artean aisialdi osasungarria sustatzeko Barakaldon

0

Barakaldoko Gazteria Saileko Giltzarri nerabeen udal plataformak programa bat diseinatu du, Barakaldoko nerabeen kirol-jarduera eta bizi-ohitura osasungarriak suspertze aldera. Gazte Trainning da, gazteei jarduera osasungarriak eskaintzeko itzultzen den proiektua; jarduera horien artean barreterapia edo lehen sorospeneko tailerrak daude. «Kirola egiteak hainbat onura dakartza, besteak beste, gizarteratzea eta herritar guztientzako ohitura osasungarriak sortzea, forma fisiko ona eta ongizate emozionala», gogorarazi du Jonathan Martín Barakaldoko Udaleko Gazteria arloko zinegotziak.

Lortu nahi den helburua gazteak aktibatzea da, jarduera fisikoaren bidez eta hainbat kirol-diziplinaren hastapenaren eta aurkezpenaren bidez; halaber, diziplina horiek hezkuntza-jarduerekin konbinatu nahi dira, beren burua zaintzea, elikadura egokia, ongizate emozionala eta, azken batean, osasuna ikuspegi integral batetik helburu izanik. Horrela, otsailetik maiatzera bitartean, askotariko jardueren programa bat aurkezten da, diziplina erakargarrietan eta gaurkotasun osoko diziplinetan hasteko: aquamix, padel, tenis, waterpolo, igeriketa teknika edo kalistenia. Gainera, mendi-ibiliak egiteko irteera bat, barreterapia tailerrak (belaunaldi-jarduera) edo lehen sorospenetarako tailerrak egingo dira.