Otsailaren 14an irekiko da gizarte-laguntzak eskatzeko epea

0

Barakaldoko Udalak datorren astelehenean, otsailak 14, irekiko du gizarte-laguntzak eskatzeko epea. Urtero legez, lehen astean telefonoz bakarrik eskatu ahal izango dira hitzorduak. Horretarako, bi telefono-zenbaki ezarri dira: 944 789 577 telefono-zenbakia, otsailaren 14, 15 eta 16an egongo dena, eta 010 -944 789 200 telefono-zenbakia, baldin eta Barakaldotik kanpo deitzen bada. Horrezaz gainera, iaz bezala, Udalak sistema berezi bat sortu du laguntza ekonomikoen eskaera telematikoki aurkezteko, aldez aurreko hitzordurik gabe, edozein unetan, ondoko egoitza elektroniko honen bidez: Barakaldo.

Eskaera telematikoki eginez gero, B@KQ ziurtagiri elektronikoa eduki behar da. Ziurtagiri hori doakoa da, eta aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe entregatuko da Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Herriko Plazan, Gurutzetako gizarte-etxean eta Clara Campoamor gizarte etxean).

Horrez gain, ‘Bulego Elektronikoak’ izeneko makinen bidez ere aurkez daitezke eskabideak. Makina horiek Herriko Plazan (Udaletxearen eraikinean), Gurutzetako eta Clara Campoamor gizarte-etxeetan, Lasesarreko kiroldegian eta Zuatzuko eta Retuertoko kultur etxeetan daude. Bulego horiek aldez aurreko hitzordurik gabe eta B@QK ziurtagiria izan gabe erabil daitezke; NAN bat baino ez da behar. Bulego horien ordutegiak 010 telefono-zenbakira deituz kontsulta daitezke, eta bai udal webgune honetan ere: Barakaldo.

Otsailaren 21etik aurrera, hurrengo astelehenean, laguntzak aurrez aurreko hitzorduen bidez eskatu ahal izango dira Gurutzetako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, Clara Campoamor gizarte-etxean eta Herriko Plazan, baita oinarrizko gizarte-zerbitzuetan ere. Pandemia dela eta, aurretiazko hitzordua 010 telefono-zenbakiaren bidez eskatu behar da.