Tapiak espero du elkarrizketak gatazka belikoa saihestuko duela Ukrainan, eta euskal ekonomiak, munduko gainerakoek bezala, ez duela eraginik izango esportazioetan, lantegietan eta energia-prezioan

0

Arantxa Tapia sailburuak Ukrainako gatazka beliko baten mehatxuak euskal ekonomian izango lukeen eragina baloratu du gaur goizean, mundu mailako kezka bat dela gogoraraziz, eta “elkarrizketa eta akordioaren zain” gaudela. Hori ezinezkoa bada, eta inguru horretan gerra bat gertatzen bada, euskal ekonomian eragin zuzena izango luke, munduko gainerako lurraldeetan bezala, hainbat alderdirengatik, eta horien artean nabarmendu du Tapiak:

  • Esportazioetan izango lituzketen ondorio ekonomikoak
  • Euskal enpresek Errusian eta, neurri txikiagoan, Ukrainan dituzten lantegietan zuzeneko eragina izango luketen ondorioak
  • Urtea kezkaz amaitu genuen eta energiaren prezioarekin berdin jarraitzen dugu. Euskadin daukagun gasa Errusiatik ez datorren arren, Europak jasotzen duenaren % 40 bertatik dator eta azkenean, hornidura hori itxiz gero, gasaren prezioa igo egingo litzateke eta guri ere eragingo liguke.

Beraz, sailbuarentzat arazo geopolitikoa da, Errusiak bere inguruko herrialdeetan egiten duen presioagatik, eta covidarekin gertatu den bezala, arazo ekonomiko bihur daiteke: “Osasun krisi bat, arazo ekonomiko bilakatu zen eta honekin ere berdin gerta daiteke”. “Elkarrizketak gerra krisia saihestuko duelakoan gaude.”