Dbusek eskarea berreskuratu du 2021ean

0

Dbusek 22.266.087 bidaia erregistratu ditu 2021ean, eta 2020an, berriz, 17.818.043 bidaia erregistratu zituen. 2021eko zifrak adierazten duenez, argi dago eskaerak errekuperatu egin direla 2021ean, %25 gora egin da (4.448.044 bidaia).

Dbusek segurtasun neurriak, babesekoak eta higienekoak aplikatzeko egin duen ahaleginak eta izan duen erresilientziak ekarri dute herritarrek garraio publikoaren erabileran berriro konfiantza jartzea, garraio publikoak zerbitzuen eskaintzari ahalik eta gehien eutsi dio eta. Donostia da, gainera, hiriko garraio publikoaren eskaria azkarren berreskuratzen ari den hirietako bat.

Eskariaren suspertze tasa, 2019ko ekitaldiko eskariarekin alderatuta, %75,27koa izan da. Suspertze tasa horren bilakaera progresiboa izan da urtean zehar. Urtarrilean %63ko susperraldia izan zen, eta ordutik gora egin du Dbusen erabilerak, azaroan hazkunderik handiena izan arte (% 83,5). Ondoren, abenduan susperraldiak behera egin du pandemiaren seigarren olatuaren eraginez, eta hilabete horretan %79,06koa izan da.

2021ean egindako bidaiei buruzko datuei dagokienez, azpimarratzekoa da pasa den azaroaren 4an, Anoetan Eurokopa League (RSO-SturmGraz) jokatu zen egunean, eskaeren errekorra erregistratu zela Dbuseko lineetan, 91.059 bidaiarekin.

Gehien eskatutako lineak eta gehien suspertu direnak

2021ean gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta 5-Benta Berri lineak.

Eskaera gehien (eskaeren %80tik gora) berreskuratu duten autobus lineak honako hauek izan dira:

  • 19-Aiete-Bera Bera
  • 26-Amara-Erriberak-Martutene
  • 41-Gros-Egia-Martutene
  • 46-Morlans mikrobus linea
  • 35-Arriola-Antigua-Ospitaleak
  • eta TB6-Ulia.