Donostia Kulturak 103.776 sarrera saldu ditu 2021ean

0

Donostia Kultura udal erakundeak 2021eko memoriaren balantzea aurkeztu du. Bere egokitzeko gaitasuna frogatu du eta emaitza onekin pasatu du pandemiaren bigarren urtea.

Donostia Kulturak egokitzeko gaitasuna frogatu du pandemiak markaturiko bigarren urtealdian. Honako neurriak hartu dira, besteak beste:

  • eserlekuak aurrez esleitzea aretoetan,
  • ordutegiak aurreratzea,
  • eta kanpoko espazioak baliatzea kulturarako…

2021ean hartutako neurri batzuk besterik ez dira horiek, eta sendotu egingo ditu etorkizunera begira.

Programazioa xeheki baloratzeari ekin zaio, kultur «normaltasun berrirako» itzulera bidean ateratako lehen ondorioei erantzunez:

  • gazte gehiago etorri dira,
  • bertako sortzaileak goxo hartu beharra dago,
  • 0 kilometroko programazioa…

103.776 sarrera saldu dira ikuskizunetarako eta Donostiako udal zentroetan milioitik gora lagun edo bisitari izan dira