Udal Brigadak Urumea pasealekuko galtzadarria berritzen ari dira egun hauetan, Lehendakari Agirre eta Mundaiz zubien arteko zatian, Bizkaia pasealekuaren ondoko espaloian.
Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak adierazi duenez, «galtzadarria ez zegoen egoerarik onenean, pasealekuko zuhaitzen sustraiak hazten ari zirelako; izan ere, galtzadarrien oinarri den hondar-oinarria mugitu egin zen, eta, gainera, pasabidea zailtzen zuten hondoratzeak eta putzuak sortu ziren, batez ere euri-egunetan«.
Horrela, galtzadarri zaharra kentzen ari dira, hareazko zoruari eutsiz zuhaitzen sustraiei kalterik ez egiteko, eta galtzadarri gorrixka berriak jartzen dira. Obra hau otsailaren erdialdean amaitzea aurreikusten da eta 22.648,15 €-ko aurrekontua du.