Lehendakaria “2022 Euskadiko erronkak: etorkizuna eraiki pandemiaren bi urteren ondoren» jardunaldian parte hartu du

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria, DEIA egunkariak antolatutako,2022 Euskadiko erronkak: etorkizuna eraiki pandemiaren bi urteren ondoren» jardunaldian hizlari izan da. Bertan, bi urte hauetan, pandemia garaian, erakundeek eta gizarteak egindako ahalegina errepasatu du; alde batetik, zerbitzu publikoak bermatzeko eta, horrekin batera, ekonomia eraldatuz lan aukera berriak sortzeko.

Gainera, 2022rako 5 erronka nabarmendu ditu: pandemian zehar galdutako barne-produktu gordin guztia berreskuratzea; enplegua sortzen jarraitzea, bereziki gazteen artean, eta 982.000 pertsona baino gehiago Gizarte Segurantzan kotizatzen jarraitzea; hidrogenoaren korridorearen proiektua garatzea, proiektu inbertitzaile traktore gisa; Euskadi desberdintasun sozial txikiena duten Europako sei herrialdeen artean kokatzea; eta hiru trantsizio globaletan aurrera egitea: energetikoa, «Basque Green Deal» delakoaren bidez; teknologikoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren bidez; soziala, erronka demografikoaren estrategiaren bidez.

Bilboko Guggenheim Museoan ospatu den ekitaldian Josu Erkoreka, Idoia Mendia, Olatz Garamendi, Jokin Bildarratz eta Beatriz Artolazabal sailburuak ere izan dira.