Artolazabal Jenny Pearcerekin bildu da

0

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu den Beatriz Artolazabal, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde den Jose Antonio Rodríguez Ranzekin batera, Jenny Pearce eta Maider Marañarekin bildu dira gaur Gasteizen.

Pearce politologoa eta bakearen antropologoa da, eta kanpoko aditu gisa laguntzen du Bidasoako Alardeen gatazkari buruzko Erakunde arteko mahaian. Hondarribiko Udalak bultzatutako mahai horretan Emakunde ere badago, besteak beste.