Hamazazpi federazio biltzen dira Anoetako estadioan Euskal Kirol Federazioen Batasunak egokitutako espazio berrian

0
PRUEBA

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidente Angel Gurrutxagak eta Donostiako udaleko  Kirola, Herri Segurtasuna eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkari Martin Ibabek Euskadiko Federazioen egoitza berria bisitatu dute gaur, Donostian, Anoetako estadioan.

Donostiako udalaren titulartasuneko 1.300 metro koadroko espazio berrian guztira hamazazpi federaziok egiten dute lan: urpeko jarduerak, xakea, automobilismoa, badmintona, eskubaloia, beisbola eta sofbol-a, ehiza, txirrindularitza, judoa, mendia, motoziklismoa, arrantza eta castinga, piraguismoa, arraunketa, errugbia, triatloia eta bela.

Orain arte federazio horien egoitza Donostiako Errotaburu pasealekuko lokaletan zegoen, eta orain Gipuzkoan dauden euskal kirol federazioen zati handi bat egongo da egoitza berrian.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna arduratu da egoitzak lekuz aldatzeaz eta bulego berriak egokitzeaz.