Landaketa Loiolan

0

Gaur goizean landare bizidunak landatu dira Loiolako aparkaleku berriaren inguruan, Topoaren geltokiaren ondoan.

Hainbat herritar hurbildu dira, eguraldia gorabehera, landaketan parte hartzera. Esperientzia pilotu horren bidez, «herritarrak inplikatu nahi dira auzoko berdeguneak eta lorategiak zaintzen«, adierazi du Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak. Laster hiriko beste zonalde batzuetan horrelako esperientzia berriak izango direla adierazi du.

Garmendiarekin batera, Hiri-Proiektuetako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak ere parte hartu du. Adierazi duenez, Udalak «Loiolako fisonomia goitik behera aldatuko duen obra otsailaren amaierarako jasotzea espero du, egonaldi eta aisialdirako espazio zabalak, 110 zuhaitz eta trafiko lasaiagoa, horixe baitzen bilatzen zen helburuetako bat«.

Igogailu berriaren inguruko erremateak eta xehetasun txikiak geratzen dira, baina obra ia bukatuta dago.