Gotzone Sagarduik: «Euskadiko egoera epidemiologikoak eta asistentzialak jarraitzen du pixkanaka jaisten»

0
  • 624 pertsona daude EAEn ospitaleratuta, koronabirusaren ondorioz, eta 92 ZIUn.

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak agerraldia egin du, gaur, astelehenero bezala, Eusko Legebiltzarrean, EAEko pandemiaren egoera aztertzeko. Gaur, intzidentzia-tasa honako hau da: 3.134, 23koa 100.000 biztanleko. Tasa horrek jarraitzen du beherakada neurritsua erakusten. Gainera, EAEko ospitaleen egoerak nolabaiteko jaitsiera erakusten ari dira: 624 pertsona daude plantan eta 92 ZIUn.

Zentzu horretan, Sagarduik iragarri du moderazio hori etengabea izan dela pasa den astean, eta, harik eta egunotan pandemiaren portaera zein izango den jakin arte, zuhurtziaz jardun behar dugula eta koronabirusaren aurkako prebentzio-neurriak zorrotz bete behar ditugula.

Hori dela eta, Sailburuak gogora ekarri nahi izan du zein diren herritarrentzako neurriak: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/74716-consejo-asesor-del-labi-prorroga-las-medidas-sobre-aforos-horarios-para-contener-virus.“Helburu bakarra da herritarren osasun publikoa bermatzea eta, horretarako, mugikortasuna eta distantziak minimizatzeko neurriak baliatzea”, nabarmendu du.

Amaitzeko, Sagarduik gogorarazi du txertaketak jarraitzen duela birusari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena izaten. Hori dela eta, nabarmendu du espazio batzuetan COVID ziurtagiria eskatzea txertaketa-tasak hobetzen laguntzen ari dela: “begiratu besterik ez dago ehuneko 3 puntu egin duela gora pasaportea exijituko zela iragarri zenetik txertaketa gutxien duten adin-taldeetan”.  Horren ondorioz, sailburuak esan duenaren arabera, COVID ziurtagiria hotel eta ostatu turistikoek eta joko-lokalek ere exijitzeko beharra otsailaren 13ra arte luzatzea eskatu da. “Hala ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebazpena noiz emango itxaron beharko da, oraingoan ere espazioetan exijentzia luzatzeko eta bi eremu horietara ere zabaltzeko baimena ematen duten jakiteko”, esan du, amaitzeko.