Lan eta Enplegu Sailak uste du lan-esparru berriak sendotu egiten duela Euskadin ere kalitatezko enpleguan aurrera egiteko bidea

0

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren ustez, Diputatuen Kongresuak lan-esparru berriari emandako bermeak kalitatezko enpleguan aurrera egiteko bidea sendotuko du, eta, batez ere, langile ahulenei egingo die mesede, gure lan-merkatuaren dualtasuna hautsiz. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren programak Elkarrizketa Sozialerako Mahaia indartzeko duen konpromisoan sakontzen du, lan-arloko politika publikoak hitzartzeko foro gisa.

Azken krisian zehar, Euskadik erresistentziarako gaitasun handia erakutsi du, lehenik bultzada publiko indartsuari esker, enplegu-erregulazioko espedienteetan egindako inbertsioa tresna nagusitzat hartuta, eta hori posible egiteko gizarte-eragileen beharrezko inplikazioarekin. 2020ko irailetik, errekuperazio-fase sendo batera igaro zen erresistentzia hori, eta, horri esker, 30.506 langabe gutxiago eta 20.000 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan.

Hala eta guztiz ere, eta hilabetez hilabete adierazi den bezala, euskal lan-merkatuak aurreko lan-esparrutik eratorritako egiturazko zenbait gabezia zituen, behin-behinekotasun handia eta kontratazioaren prekarietate handia, alegia. Erreforma horrek langile prekarioenei, azpikontratatuei, batez ere emakumeei eta kontratu mugagabea zer den ez dakiten gazteei egiten die mesede. Diputatuen Kongresuak abalatutako Errege Dekretuak berariaz egingo die mesede kolektibo horiei, kontratu mugagabe lehenetsia zehaztean, kausalitate tasatua izan ezik, eta kaleratzea azken aukera gisa.

Urtarrileko datuek kontratu mugagabeen gorakada ematen zuten, Lan Ikuskaritzaren kanpainek lege-iruzurrean zeudenak detektatzeko eragindakoa baino handiagoa. Oraingo honetan, ordea, hilabete baino gutxiagoko kontratuen zigorraren zuzeneko eragina gehitzen zen, indarrean zegoena, eta horri gehitu behar zaio, batez ere martxotik, kontratazio berriak mugagabeak izatea, behin-behinekotasunaren arrazoi bat justifikatzen denean izan ezik.

Horrez gain, sektoreko hitzarmen kolektiboek lehentasuna dute enpresakoen aldean, probintzia- eta autonomia-erkidego-eremuetan adostu daitezkeen hobekuntzei kalterik egin gabe. Horrek berariaz eragingo die beren tamaina txikia dela-eta sindikatu-ordezkaritzarik ere ezin duten enpresetan lan egiten dutenei, hau da, 1-5 langileko enpresetan eta 209.291 langileko enpresetan, sektoreko negoziazioa indartzeak haien lan-baldintzak hobetuko baititu. Eta ultraaktibitatea berreskuratzeak babesgabetasun-egoerak sortzea saihestuko du, esaterako, urte amaieran beren hitzarmenak bertan behera zituzten 59.117 pertsonenak.

Gainera, esparru berriak negoziazio kolektibora itzultzen du lan-harremanen protagonismoa, eta horrek bideratu behar du une honetan hitzarmen luzatuak eta berritzeke dituzten 137.244 pertsonei eragiten dieten egin gabe dauden hitzarmenen negoziazioa. Eta lan-arloko politika publikoak gobernuekin hitzartzeko gizarte-eragileen konpromisoa indartzen du.

Ildo horretan, indartu egiten da “kalitatezko enpleguaren aldeko apustu argia, bai eta Gizarte Elkarrizketarako Mahaia ere, gizarte- eta lan-arloko politika publikoak negoziatzeko eta hitzartzeko tresna gisa, lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eragiten dutenak”, eta Eusko Jaurlaritzaren XII. legealdiko Programan jasotakoa.