2022 urteko dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat Donostian

0

Donostiako Udalak, gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, elkarteak eta haien jarduera bultzatzen ditu eta, hala, bere udal atal, eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, batzuetan, herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.

Deialdi honetan, ondorengo udal departamentuek eta Donostia Kultura tokiko enpresa erakunde publikoak ematen dituzten laguntzak sartzen dira:
   

Dirulaguntzak

DEIALDIAREN OINARRIAK, ESKAERAK, EPEAK…

Dirulaguntza deialdia otsailaren 7an GAO-n argitaratu ondoren, hilabete bateko epea dago eskaerak aurkezteko hurrengo egunetik hasita, martxoaren 7ra arte.

2022ko aurrekontuetan, deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.994.763,15 euro da (1.927.495 Udala + 67.268,15 DK).

Oinarriak eta Diru partidak atalez atal:

Garapenerako Lankidetza = 867.626 €
Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza = 385.485 €

Dirulaguntzen inguruko informazio guztia eta eskaerak egiteko estekak www.donostia.eus/dirulaguntzak web orrian daude jasota.

Eskaerak On Line bidez izapidetu beharko dira, Udalaren webguneko Bulego Birtualaren bidez.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak eskatzeko tramitea.

Eskabideak erakundeko lehendakariak aurkeztu beharko ditu, edo dirulaguntzak tramitatzeko elkartea ordezkatzeko baimena duen pertsonak.

2022ko deialdi honetatik aurrera, zergak Euskal Autonomia Erkidegoan ordaintzen dituzten erakundeek ez dute zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen ziurtagiririk aurkeztu beharko, eta Udalak jasoko ditu ziurtagairiak beste administrazioetatik.