Athletic Clubek eta Atletico Madrilek abenduaren 22an Lezaman jokatu behar zuten Primera Iberdrolako 15. jardunaldiko partida ofizialki atzeratu zen Lehiaketa Epailearen erabakiaren eta Espainiako Futbol Federazioaren jakinarazpenaren ondoren. Talde koltxoneroak 10 COVID-19 kasu zituen taldean eta partida bertan behera utzi behar izan zen.
Atletico Madriden aurkako partida Lezaman asteazken honetan, otsailak 9 (19:00etan), jokatuko da. Lehoiek Primera Iberdrolaren bi erronka zail izango dituzte Lezaman aste honetan: Atletico Madrid asteazkenean eta FC Barcelona igandean.
c