Athletic Club – RCD Espanyol: informazio erabilgarria

0

San Mamesen 2021/22 LaLigako Athletic Club eta RCD Espanyolen arteko partida jokatuko da astelehen honetan (21:00etan). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria.

Ateen irekiera

San Mameseko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Zure bazkide-txartelarekin sartu 

San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide edo Gazte Abono txartela izango da. Hau da, izena eman duten eta partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei ez zaie sarrerarik bidaliko, baizik eta zelaiko ohiko eserlekura sartuko dira Klubak aktibatuko duen txartelarekin. Halaber, aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Txartela atalean, QR kodearekin, partidaren aurreko orduetan gaituko dena. App bidezko lagapenak desgaituta egongo dira edukiera-murrizketak mantentzen diren bitartean.

Izen-emate prozesuan zehar txartela aktibatu ez duten bazkideek 19:00etatik aurrera egin ahal izango dute San Mameseko leihatiletan.

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita:

  • Astelehena, 13:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi

San Mames BAT sarrerak online erosi

Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

Neurri sanitarioak

Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 23:45era egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.

Ostalaritza

Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du eta. Establezimenduak, gainera, 20:00etatik aurrera, zure kontsumizioa eskatzeko aukera ematen du bere barretatik estadioaren kanpoaldera.

La Campa de los Ingleses taberna 09:30etik 18:30era egongo da zabalik. San Mames Jatetxea itxita dago gaur.