Athletic Club – Valencia CF Kopako finalerdira bertaratzea

0

Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak gaur goizean onartu du futbol profesionaleko kirol-lehiaketetarako zelaien gehieneko edukieren mugak %75etik %85era igotzea esparru irekietako ekitaldietarako.

Neurri honek eragina du Athletic Cluben eta Valentzia CFren arteko Kopako finalerdian. Partida otsailaren 10ean jokatuko da, 21:30ean, San Mamesen.

Athletic Clubeko bazkideen kopurua San Mameseko edukiera osoaren %85etik behera dagoenez, ez da beharrezkoa izango bazkideek partida hori ikusteko izena ematea. Beraz, Klubeko bazkide guztiek Kopako finalerdietako partidarako sarrera bermatuta izango dute.

Era berean, Gazte Abonoek ere bermatuta dute euren sarrera. San Mames BATeko palko eta besaulkietako abonatu guztiak ere San Mamesera sartu ahal izango dira.

Partida honetarako ez da inolako sarrerarik egongo salgai.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie bere bazkide guztiei jardunaldi bakoitzean edukiera-murrizketei lotuta erakutsitako ahalegin eta konpromisoagatik, baita erakundeak halabeharrez egiten dituen unea uneko egokitzapenekin eduki duten ulermenagatik ere.