Donostiako Alde Zaharrean zuntz optikoko sare berria ezartzea

0

Alde Zaharra Monumentu Multzo kategoriako Kultura Ondasun izendatzeak eta Plan Bereziak kableatua fatxadaz fatxada hedatzea ahalbidetzen ez dutenez, Donostiako Udalak irtenbide ezin hobetzat jotzen du higiezin bakoitzak bere barruan telekomunikazio-instalazio komun bat izatea, ondoren sarea etxebizitza bakoitzera hedatu ahal izateko, herritarrei zerbitzua mantenduko zaiela bermatzeko eta eraikinen fatxadak babesteko.

Aurrekoarekin bat etorriz, teknologia berrien ezarpena bultzatzeko konpromisoaren barruan eta ingurumen-efizientzia handiagoa lortzeko helburu orokorrarekin, Elecnor telekomunikazio-enpresari eskatu zaio azterketa bat egiteko erkidego bakoitzeko, sare berria ezartzeko konponbideak aztertzeko eta emateko. Azterketa horren ondorioen berri emango zaie jabeen erkidegoei.

Hori dela eta, ukitutako jabeei eskatzen zaie laguntza eman dezatela eraikineko atarira sartzeko aukera enpresa horretako teknikariei emateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 483494 telefonora.
Apirilaren 19tik aurrera, on line izapide bat gaituko da, Etxegintzaren webgunean eskuragarri egongo dena, interesa duten herritarrek horri buruzko aholkularitza eskatu ahal izan dezaten.