Otsailak 11, Euskadiko Justiziaren 2022-2028 Plan Estrategikoari buruzko inkestan parte hartzeko azken eguna

0

Eskerrak eman nahi dizkizugu galdetegi honetako galderei erantzuteagatik.

Horrela, datozen urteetarako (2022-2028) Euskadiko Justiziaren Plan Estrategikoa egitean parte hartuko duzu.

Inkestak 10 atal ditu, planaren 10 ildo estrategikoei dagozkienak. Bakoitzean zenbait baieztapen agertzen dira 1etik 5era puntuatzeko, haiekin ados zauden edo duten garrantziaren arabera.

2022-2028 aldirako Euskadiko Justiziaren Plan Estrategikoari buruzko galdetegian sartu.

  • Galdetegia erabat anonimoa da, 10 edo 15 minututan osatzen da eta ez da derrigorrezkoa galdera guztiei erantzutea.
  • Garrantzitsua da, aldiz, amaierara iristea, diagnostikoari egindako ekarpenak eta Planean sartu beharreko proiektu batzuen balorazioa jasota gera daitezen.
  • Baten bat ondo ulertzen ez bada edo ezagutzen ez bada, hutsik utz dezakezu.

Otsailaren 11tik aurrera emaitzak aztertuko ditugu.

Ziur gaude proiektuak Euskadiko justizia-zerbitzu publikoa hobetzen lagunduko duela, hori baita gu guztion konpromisoa.

Parte hartu ezazu!

2022-2028 aldirako Euskadiko Justiziaren Plan Estrategikoari buruzko galdetegia.