Partida Aurrekoa: Athletic Club vs RCD Espanyol (LaLiga 23. J)

0

San Mamesek, hilabete geroago, LaLiga Santanderreko partida bat hartuko du berriro. Gaur gauean (21:00etan) RCD Espanyolen, aurreko denboraldian maila gorenera igo zen taldea, bisita jasoko du. Neurketa hau klasiko bat da, izan ere, Athleticek duela 120 urte jokatu zuen lehen partida ofiziala, Espanyolen aurka izan zen, eta San Mamesen lehen garaipena, duela 109 urte, baita talde perikoaren aurka ere. Meritu handiko balentria egin eta Kopan Real Madrid kanporatu ondoren, Athletic Clubek kataluniarrarekin neurtuko ditu indarrak. Denboraldi hasiera on baten ondoren, sailkapenaren erdian eroso dago Vicente Morenok zuzentzen duen taldea. 27 puntu ditu, lehoiengandik lau puntura.

Hiru garaipen jarraian lortu ostean (Rayo Vallecanoren aurka LaLigan eta FC Barcelonaren eta Real Madrid CF-ren aurka Kopan), lehoiek erregulartasunaren lehiaketan bigarrena erreskan lortu nahi dute, denboraldiko azken txanpari ahalik eta asmo handienekin aurre egiteko puntuak batzen jarraitzeko.

Deialdia

Kopako kanporaketaren ondoren, Marcelinok 22 jokalari deitu ditu Bartzelonako taldearen aurkako partidarako. Zerrendan Oihan Sanceten itzulera nabarmendu da, zelaietatik urrun egon baita azken asteetan bere gaitz fisikoak direla eta. Zerrendatik kanpo Vencedor eta Nico Williams, biak lesionaturik, gelditu dira.

Marcelino

Hemen Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko entrenatzaileak Espanyolen aurkako partidaren aurretik komunikabideen aurrean egindako agerraldia ikus dezakezu.

Aurkaria

1909ko otsailaren 28an sortu zen ofizialki Bartzelonan, Club Deportivo Español izenarekin hainbat kirol-klub berregituratu ondoren. Duela gutxi Bigarren Mailatik igo den arren, mendeurreneko klub hau Lehen Mailako klasiko bat da. Denboraldi honetan, RCD Espanyolek 86 urte bete ditu futboleko elitean. Bost aldiz bakarrik galdu zuen maila: 1962-63, 1969-70, 1989-90, 1993-94 eta 2019-20 denboraldietan. Gainera, talde txuri-urdinak Kopako lau edizio irabazi ditu.

Espanyol ez dator sasoi onean, LaLigako azken jardunaldietan hiru partida galdu, berdinketa (Cadizen aurka) eta garaipen bakarra (Valencia CFren aurka) lortu baititu.

Estatistikak

1928-29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, San Mamesen jokatutako txapelketako lehen partida izan zena, guztira 171 partida jokatu dituzte Athleticek eta RCD Espanyolek maila gorenean, eta balantze positiboa izan dute zuri-gorriek: 71 garaipen, 35 berdinketa eta 65 porrot.

San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, balantzea oso ona da Athleticentzat, 54 garaipen, 14 berdinketa eta 17 porrot baititu.

Bi taldeek Bilboko zelaian jokatutako azken bost neurketei erreparatuz, talde perikoak behin bakarrik lortu ditu hiru puntuak, 2017-2018 denboraldian. Gainerako lau norgehiagoketan lehoiek hiru garaipen eta berdinketa bat lortu zituzten.

Kontsultatu Espanyolen aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.

Global-kick-off-times-LaLigaMD23-Athletic-Club-vs-RCD-Espanyol-07-02-2022