Paul Ortega: “Munduko biztanle askoren egoera kritikoak beste lurralde batzuetako eragileekin lankidetzan aritzea eskatzen digu”

0
PRUEBA

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Paul Ortegak, Ikasleentzako IV. Kirurgia Kongresuan hitz egin zuen. Bertan, Eusko Jaurlaritzak pobretutako herrialdeetan sustatzen duen osasun-lankidetzaren inguruan hitz egin zuen.

450 ikasle baino gehiagoren aurrean, Paul Ortegak autonomia erkidegoek, udalek eta zenbait diputazio eta hiriburuk egiten duten lankidetza aipatu zuen, eta, azken horiek beste lurralde batzuetako eragile espezializatuekin elkarlanean aritzeko duten gaitasuna eta hurbiltasuna azpimarratu zituen. “Egungo erronka globalek, hala nola krisi humanitarioen edo desberdintasunen gorakadak eta munduan gehien zigortutako biztanleen egoera kritikoak, erantzunkide izatera bultzatzen gaituzte, eta, horretarako, garrantzitsua da beste lurralde batzuetako aktore pareekin aliantzak sortzea eta ezagutzak trukatzea”, esan zuen.

Ildo horretan, eLankidetzako zuzendariak ─ Beatriz Artolazabalen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren baitan dagoena─ aipatu zuen eLankidetzaren, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren osasun-arloan elkarlanean jarduteko protokolo orokorra. Akordioak zenbait jarduketa-ildo jasotzen ditu; adibidez, babespean dauden pertsonei aldi baterako babesa ematea, Euskadiko zein Hegoaldeko herrialdeetako pertsonal sanitarioaren prestakuntza edo Euskadiko pertsonal sanitarioaren parte-hartzea lankidetza-proiektuetan edo nazioarteko larrialdi humanitarioetan. Horren harira, Ortegak aipatu zuen 2030 agendaren lehentasunen euskal programaren Osasun Globala proiektua, etorkizunean proiektuak solidarioak aurreikusten dituena.

Osasun-elkartasuna

Eusko Jaurlaritzak azken urteotan sustatutako elkartasun ekimenen artean daude Euskadiko osasun-langileek Mozambikeko eta Ekuatore Gineako larrialdi humanitarioetan parte hartzea Larrialdietan Laguntzeko eta Erantzuteko Espainiako Talde Teknikoarekin (STARTekin) edo 2020an, Perura joandako 14 profesionalez osatutako misioa. Esperientzia horiek lagungarriak izan dira Hegoaldeko herrialdeetako osasun alorrean laguntzearen aldeko apustua egiteko.

Azkenik, eLankidetzako zuzendariak aipatu du Gazteak Lankidetzan programari esker gazteek bestelako errealitateak eta garapenerako lankidetzaren lana ezagutzeko duten aukera. Programan izena emateko epea otsailaren 15ean bukatuko da.