Gaztetxoak skatean trebatzeko saio irekiak egingo dira otsailaren 12an eta martxoaren 5ean Azpeitin

0
Skate parke berria izango da laster Azpeitian eta herrian gero eta haur zein gazte gehiago dira beren patin edo skatekin kalean ibiltzen direnak. Zaletasunaren hastapenetan lagungarri izan asmoz, ate irekiak antolatu dira otsailaren 12an eta martxoaren 5ean, kirol horren inguruko xehetasunak ikasteko. Saioak 16:00etatik 18:00etara izango dira Urola Ikastolako frontoian.

DATA:  otsailak 12 eta martxoak 5 (larunbatak)

ORDUA: 16:00etatik – 18:00etara

TOKIA: Urola ikastolako frontoi estalia

MATERIALA: norberak bere skatea, kaskoa eta babesak eraman behar ditu

Eskola kirolean ere bai

Saio horietaz gain, eskola kirolean ere skate saioak egiten ari dira.  LH 5.eta LH-6.mailako ikasleek pasa den larunbatean izan zuten lehen aukera eta zapatu honetan ere skateaz gozatzeko parada izango dute. Txikiagoek, LH3. eta LH.4 mailako ikasleentzako hitzordua, berriz, hitzordua martxoaren 5 eta 12an izango da.