Gaur Valencia CFren aurka jokatuko den partidaren atarian, Erika Vazquez zuri-gorriak merezitako omenaldia jasoko du presidentearen palkoan, Athletic Clubeko elastikoarekin 414 partida jokatu ondoren. Erikak San Mameseko zaleak agurtuko ditu jokalariak zelaira irten aurretik. Igandean, Lezaman Barçaren aurka jokatuko den lehoien partidan, beste ekitaldi bat burutuko da bere omenez.
Aurrelari iruindarra hasierako hamaikakoan atera zen atzo Lezaman Atletico Madrilen aurkako garaipenean, eta Eli Ibarra lehoi ohia gainditu zuen zerrenda historikoan. Gainera, Athleticen futbolari bakar batek ere ez du Erikak baino denboraldi gehiago jokatu (17), ez eta hainbeste gol sartu ere. 2004/05 denboraldian lehen aldiz zuri-gorriz debutatu zuenetik, 263 tanto egin ditu (239 Ligan, 6 Kopan eta 18 Txapeldunen Ligan).
Zorionak, Erika!