Erakunde-bisita BCSCera, EAEk zibersegurtasunean dituen ahalmenak aurkezteko

0
PRUEBA

Ekonomia eta Ogasun Sailak bisita instituzional bat antolatu du gaurko eta biharko Carme Artigas Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkariarekin Zibersegurtasunaren, Adimen Artifizialaren eta Konputazio Kuantikoaren arloan Euskadik dituen eta “Datuaren Ekonomia” proiektuan barne hartuta dauden gaitasunak aurkezteko.

Helburua da Euskadiko proiektuak posizionatzea Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen Europako funtsak jasotzeko.

Gaur zibersegurtasunarekin eman zaio hasiera bisitari, eta Basque Cibersecurity Centeren Arantxa Tapia sailburua buru dela egin den bileran Ikerlanek, Tecnaliak, Vicomtechek eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak parte hartu dute.