Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Txindokin istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

0

Atzo, larunbata, arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikoptero batek Txindoki menditik jaisten ari zenean istripua izan zuen 54 urteko emakume bat erreskatatu zuen. Biktima Donostia Ospitalera eraman zzuten hanka batean min hartuta.

Atzo arratsaldeko ordu bata eta erdiak aldera, larrialdietako SOS  Deiak 112 zerbitzura deitu zuten Amezketan, mendian, emakume bat min hartuta zegoela esanez. Dirudienez, emakumea erori egin zen Txindokitik jaisten ari zenean, eta hanka batean min hartu zuen eta ezin zuen bere kabuz oinez jarraitu.

Larrialdiei aurre egiteko teknikariak berehala mobilizatu zituen lekura suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu zuen min hartu duen emakumea eta, ondoren, Donostia ospitalera eraman zuten.