Gasteizen elkartu den Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren akordioak

0
PRUEBA

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, besteak beste, erabaki hauek hartu ditu:

2021eko EKARPENEN LIKIDAZIOA

COVID-19aren pandemiak ekonomian eragindako krisiaren ondorioz 2020an izandako beherakada esanguratsuaren ondoren (-% 9,8), Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sarrerek nabarmen egin dute aurrera 2021ean, eta guztira 15.963,2 M€-ra iritsi dira (+% 14,4).

Diru-bilketaren zifra horien arrazoia da, batetik, Euskadiko ekonomia partzialki suspertu izana eta azken hilabeteotako prezioen igoera, eta, bestetik, neurri handi batean, Bizkaian 2019ko akta bakarrengatik izandako diru-sarrera, nagusiki BEZari dagokiona, Estatuarekin BEZaren MOSS-OSS araubidea hitzartu izanaren ondorio diren ezohiko diru-sarrerak eta pandemia-garaian, besteak beste, pandemiaren eraginak arintzeko eta enpresek likidezia handiago izateko, hartutako neurri arautzaileen ondorioz 2020an atzeratutako diru-sarrerak sartu izana.

2019ari dagokionez, kasu honetan ere diru-bilketaren balantzea positiboa izan da, 493,6 M€ gehiago sartu baitira, eta igoera, beraz, % 3,2koa izan da.

 

ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA. 2021eko ITXIERA
RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS. CIERRE  2021
   ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL € GUZTIRA €
IRPF / PFEZ 932.039.023 3.125.420.688 2.056.933.713 6.114.393.424
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z 175.738.160 635.407.968 344.005.282 1.155.151.410
IVA / BEZ 1.014.873.005 3.146.606.869 2.095.443.707 6.256.923.581
I. ESPECIALES FABRICAC. e IE DE ELECTRIC.
FABRIK. Z. BEREZIAK eta ELEKTRIZ./ZERGA
246.769.438 765.106.969 509.513.471 1.521.389.878
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK 117.541.234 463.594.258 334.215.516 915.351.008
TOTAL / GUZTIRA 2.486.960.860 8.136.136.752 5.340.111.689 15.963.209.301

 

Estatuari ordaindutako kupoari dagokionez, ordaindutako zenbatekoa 723,9M€-koa izan da. Zifra horrek barne hartzen ditu 2020ko likidazioa (EAEren aldeko 277,3 M€-ko saldo garbia) eta 2021eko behin-behineko kupoa, 1.001,2 M€-koa.

Zerga-bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, 2021eko ekarpenen likidazioa kalkulatu da, eta 10.829,8 M€-koa da, hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 1.210,6 M€ gehiago.

 

2021eko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2021
FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2021ean EGIN BEHARREKO EKARPENAK
APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2021
  ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL  
Ekarpen koefizientea 2021
Coeficiente aportación 2021
% 16,22 % 50,29 % 33,49 % 100,00  
EKARPENAK 2021 APORTACIONES 2021 1.756.585.958 5.446.282.855 3.626.884.326 10.829.753.139  

 

2021eko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA

2021eko bilketaren itxieraren aurrean, Egokitzapenerako Funts Orokorrak 80,7 M€ izango ditu, eta Arabara bideratuko da osorik.

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2021
FONDO GENERAL DE AJUSTE  2021
EUSKO JAURLARITZA
GOBIERNO VASCO
% 70,04 56.492.838  
FORU ALDUNDIAK
DIPUTACIONES FORALES
% 29,96 24.165.126  
Araba / Álava   3.919.583  
Bizkaia   12.152.642  
Gipuzkoa   8.092.901  
GUZTIRA €/ TOTAL €                                            80.657.964