Nilofar Bayat aktibista eta saskibaloi jokalari afganiarra da protagonista Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko kartelean. Zinemaldia 2022ko apirilaren 1etik 8ra izango da, Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste agertoki batzuetan.
Bestalde, otsailaren 14tik aurrera, zabalik dago Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea, martxoaren 8ra arte.
Ikastetxeek ere izena eman dezakete Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako.
‘Zutik!’, ‘Tximinoen izarra’ eta ‘Maixabel’ dira aurten ikastetxeei eskainitako film luzeak. Lehenengo biak online ikusi ahal izango dira ikastetxeetan bertan. ‘Maixabel’ Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko da.