Eneko Goia alkateak Sea’ties Declaration adierazpenaren sinadurarekin bat egin du

0
PRUEBA

Sea’ties Declaration

Frantziako Brest hirian otsailaren 9tik 11ra egin den ozeanoen babesari buruzko One Ocean Summit nazioarteko lehen goi-bileran parte hartu duten ordezkariek Sea’ties Declaration adierazpena aurkeztu dute, Ocean & Climate Platformek idatzi eta maila zientifiko altuko adituek eta hirietako ordezkari hautetsiek berrikusitako dokumentua. Bertan, Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Panelaren (IPCC) ondorio nagusiak jasotzen dira, eta 30 bat hirik sinatu dute dagoeneko, New Orleans, Vancouver, Bangkok, Lagos eta Salvador barne.

Adierazpena itsasoaren mailaren igoera arintzeko eta egokitzeko helburua duen nazioarteko mobilizazioaren lehen urratsa da. Hala, ekintzarako deia babestuta, aldaketen lehen lekuko diren alkate eta ordezkari politikoek erronka beren gain hartzeko eta trantsizio-prozesua babesteko eskatu nahi diote nazioarteko komunitateari, lehentasunezko lau ekintza-lerro oinarri hartuta: zientzia eta behaketa-sistemak mobilizatzea, gizarte-arazoak egokitzapen-planen barruan integratzea, egokitzapen eta irtenbide hibridoak sustatzea, eta finantzaketa publikoa eta inbertsio pribatuak handitzea, autonomia-erkidegoetara egokitzeko.