Kaldereroak Azpeitin izango dira larunbatean

0
PRUEBA
Datorren larunbatean, otsailak 19, kaledereroen kalejira izango da Azpeitian. 19:00etan hasiko da Artzubitik eta San Martin egoitza aurrean jo ostean, Alde Zaharrean egingo du buelta: Goiko Kale, Plaza Nagusia, Enparan kalea, Erdikale, Elizkale, Donejakue gurutzatu ondoren plazan bukatuko da. Ibilbidean zehar, Trapu zaharrak eta Kalderero martxak joko dituzte beren zartaginekin.

Egun horretan, gauean, 21:00etan hasita, Kaos Urbano eta State Alerta taldeen Punk eta Oi! doinuak entzuteko aukera izango da  kontzertuan, Sanagustin kulturgunean.

Igandean, otsailaren 20an,12:30etan hasita, Udal Musika Bandak, Julian Barrenetxea Abesbatzak Banda Gazteak eta Juan Antxieta Musika eskolak karnabaletako kantuen emanaldia eta proiekzioak eskainiko dizkigute Soreasun. Ondoren, kalejira egingo du Udal Musika Bandak.

Egun horretan bertan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean eski simuladorea izango da plazan eta Sanagustinen, giroko argazkiak ikusteko aukera izango da.

Azpeitiko Udalak herritar guztion osasuna babesteko segurtasun eta prebentzio neurriak betetzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi du.