Kultura arloko publiko desberdinak sustatzeko dirulaguntzak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko ikuslegoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onartu du. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 200.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara, 100.000 euro aurtengo ekitaldirako izango dira eta beste 100.000 euro 2023ko ekitaldirako.

Dirulaguntzen helburua kultura publikoak dibertsifikatzea eta zabaltzea da, baita parte hartze kulturala hobetzea ere. Izan ere kultura publikoen garapenak publikoekin harremanetan jartzeko modu berriak aurreikusten ditu, bai sorkuntzaren eta publikoen artean, baita praktika aktiboan ere.

Honako hauek dira diruz lagunduko daitezkeen proiektuak:

  • Publikoak dibertsifikatzekoak: interesik gabeko publikoengana bideratutakoak dira, eta hezkuntza-trabak, psikologia-trabak eta gizarte-inguruko trabak gainditzera bideratutakoak.
  • Publikoak hedatzekoak: kulturan interesa izanda ere, kultu- jardueretan parte hartzen ez duten publikoei zuzendutako proiektuak edota jarduerak, kultura-jardueretara erakartzeko eta haietarako sarbidea errazteko esku-hartzeak behar dituztenak.
  • Parte hartzea areagotzekoak: Kultur jardueretan parte hartzen duten publikoak gero eta fidelagoak izan daitezen, partaidetza-maila eta inplikazio-maila handiago lortzera bideratutako proiektu eta jarduerak.

Proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean, herritarrei irekiak izan beharko dira, onartutako aurrekontuaren %20 gutxienez autofinantzatua izatea eta euskara izan behar dute komunikazio hizkuntzaren %50 gutxienez. Diruz lagunduko diren proiektuek 25.000 eta 40.000 euro arteko dirulaguntza jasoko dute gehienez.

Interesa dutenek martxoaren 1etik aurrera hilabeteko epea izango dute eskariak aurkezteko.