Lanbideren Administrazio Kontseiluak ABEEE egoeran dauden eta diru-sarrera txikiak dituzten pertsonentzako osagarrien bosgarren deialdia onartu du

0

Gaur, otsailak 15, Lanbideren Administrazio Kontseiluak erabaki du ABEEE-ak osatzeko laguntza osagarriak ordaintzea. Onuradunak izango dira ABEEE egoeran dauden pertsonak (baldin eta urtean  20.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte). Beraz, Euskadi autonomia erkidego bakarra da non, pandemiak sortutako krisia hasi eta bi urtera, laguntza horri eusten zaion.

Erabakia bat dator Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak joan den irailean hartutako erabakiarekin. Izan ere, bertan erabaki zen aipatu laguntza-osagarria automatikoki luzatzea —Espainiako Gobernuaren Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak ABEEE-ak luzatzen dituen neurrian—. Eta Mahaiak urrian erabaki zuen enplegua babesteko neurri hori otsailaren 28ra arte luzatzea.

Hori dela eta, deialdi honek xede ditu 2021eko urriaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra bitartean ABEEE egoeran dauden edo egon diren langile guztiak (baldin eta urteko guztizko diru-sarrerak 20.000 eurotik beherakoak badira). Jaso beharreko laguntza osagarriak ordainketa bakar batean emango dira, irizpide hauek jarraituta: lanaldia % 50etik beherakoa bada, hileko 100 € jasoko du langileak, eta lanaldia % 50ekoa edo hortik gorakoa bada, berriz, hileko 150€. Lanbideren kalkuluen arabera, 1.333 pertsonak jaso litzateke aipatu laguntzak.

Idoia Mendiak, lehendakariorde eta Lanbideko Kontseiluko presidenteak, nabarmendu du  Euskadin mantentzea langile ahulenak babesteko laguntzak. Zeren eta—enplegua eta ekonomia asko suspertu bada ere— pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz, oraindik ere, hainbat langilek zailtasunak dituzte   beren lanpostuetara itzultzeko. Halaber, nabarmendu du  konpromiso hori partekatzea politika publikoetan  parte hartu nahi duten gizarte-eragile guztiekin( bai  Euskal Enplegu Zerbitzuko gobernu organoan, bai Gizarte Elkarrizketarako Mahaian).

Egun, gero eta langile gutxiago daude ABEEE egoeran. Hala ere, oraindik ere neurri osagarri horri eutsi egin behar zaio; izan ere, deialdien bilakaeran frogatu den bezala, aurreko deialdian eskatzaileen kopurua % 10,4 igo zen.

AURREKO DEIALDIEN DATUAK:

Deialdia

 (kopuru)

Laguntzaren epealdia

 

Eskaerak

 

Emandakoak

 

Zenbateko osoa

 

1 (15.466.500 €) 2020ko uztaila-iraila 8.548 5.990 2.019.265
2 (12.000.000 €) 2020ko urria-2021eko urtarrila 6.317 4.645 1.700.600
3 (1.750.000 €) 2021eko otsaila-maiatza 1.275 959 421.461,67
4 (800.000 €) 2021eko ekaina-iraila 1.408 1.190 (atariko datuak) 421.173,33