Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen gaiak: otsailak 15

0
binary comment

Goizaldiak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du GOIZALDIAK adineko pertsona zaurgarriei eguneko arretako zerbitzua kontratatzeko espedientea. Urteko gehienezko aurrekontua 154.730 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 2 urtekoa.

Adineko pertsona zaurgarriei zuzendutako baliabidea da, eta bere ohiko ingurunean bizitzen eta gizarteratzen laguntzea du helburu. Adinekoek beren osasun fisikoa eta kognitiboa mantentzeko eta gizarte harremanak hobetzeko banakako, taldeko eta komunitateko jardueretan parte hartzen dute.

Ikuspegi komunitarioa du, eta zerbitzu unitateak auzoetan zehar hedatzeko ikuspegia du; horrela, baliabidea erabiltzaile izan daitezkeen pertsonen etxeetatik hurbil egotea errazten du.

+55 Kudeaketa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 55 urtetik gorakoentzako aisialdi eta denbora libreko programaren (+55) kudeaketa kontratatzeko espediente berria. Urteko lizitazio aurrekontua 223.550 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 2 urtekoa.

+55 adinekoen partaidetza soziala sustatzeko udal-programa da, batez ere aisialdian eta denbora librean oinarritua. Gizarte baliabideetan kokatzen da (kultura zentroak eta bestelakoak), eta zahartze aktiboa sustatzea du helburu.

Karpak irakaskuntza eraikinetan

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du irakaskuntza eraikinetan karpak hornitu eta instalatzeko kontratua egiteko espedientea. Lizitazio aurrekontua 144.421 eurokoa da, eta entregatzeko epea lau astekoa.

Bi ikastetxe hauetan karpak jartzea aurreikusten da:

  • Aitor Konkorrenea LHI: 20×20 m-ko karpa – 54.719 euro
  • Zuhaizti Aldakonea LHI: 23×30 m-ko karpa – 89.701 euro

 

Zaratak sortutako kutsaduraren ordenantza

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du zarata eta bibrazioek eragindako kutsadura akustikoari aurre egiteko udal jarduera arautzen duen Ordenantza, indarrean dagoen esparru juridikora egokitzeko aldaketak eta onartu diren alegazio guztiak sartu ondoren.