Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak kanpamendua jarriko du larunbat honetan, hilak 19, Konstituzio plazan, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako bandak bertan izango dira festa girotzeko prest. Eskolako musikariak 19:50etan hasiko dira Konstituzio Plazan jotzen, eta une horretan jarriko dute kanpamendua kaldereroek. Ohi bezala, festa hauetako doinu tradizionalak interpretatuko dituzte Eskolako ikasleek, konpartsetako kaldereroen zartai eta mailuen erritmoarekin bat eginez. Aurtengoa urte berezia izango da gainera, Kaldereroen jaiak 50 urte beteko baititu.