Josu Erkoreka: “Elizak adingabeei egindako abusuen inguruko hogeita hamar bat kasu ikertzen ari da Ertzaintza”

0

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka elkarrizketatu dute, gaur arratsaldean, Cadena Ser-eko “La ventana Euskadi” saioan.

Gaur arratsaldean Cadena Ser-eri eskainitako elkarrizketan, Josu Erkoreka lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak jakitera eman du Ertzaintza Elizak adingabeei egindako abusuen 30 bat kasu ikertzen ari dela, eta fenomeno hori «tamalgarritzat» jo du. Hala, kasuaren berri izan bezain laster eginbideak ireki zituztela eta elizbarrutiekin harremanetan jarri zirela azaldu du.” Lehen egunetik heldu genion. Esku hartu dugu eta, Fiskaltzarekin batera, ikerketa hori garatzen ari gara, seriotasunez eta erabakitasunez inplikatu diren elizbarrutiekin batera”, azaldu du Erkorekak. Hala ere, sailburuak aitortu du ikerketa oso konplexua dela igaro den denboragatik.