Barakaldoko azterlanetan adituak diren hiru historialarik berretsi dute ez dagoela udalerriari lotutako aurreko banderarik edo sinbologiarik

0

Hirian ospe handia duten hiru historialarik Barakaldoko bandera ofizialik ez dagoela bermatu dute.  Mikel Alvira, Goio Bañales eta Javier Barrio dira, guztiak hiriaren azterketan espezialistak eta Historia eta Ingurumen Interpretazio Zentroarekin (CIHMA) eta K Aldizkaria aldizkariarekin kolaboratzaileak, eta, hirugarrena, Enkartazioen Museoko zuzendaria.  Udalak eskatutako txostenak Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko informazio-batzordean aurkeztu dira gaur goizean. Bertan, Espainiako Bexilologia Elkartearekin eta Barakaldoko herritarrekin batera Barakaldori bandera ofiziala emateko egindako prozesua gogorarazi da berriro.  PSEk aurkako bozka eman du, eta Elkarrekin Barakaldo eta EH Bilduk, berriz, udalbatzan adieraziko dute zer bozkatuko duten.

Iazko urte amaieran jarri zuen Udalak udalerriko bandera ofiziala aukeratzeko prozesua martxan. Barakaldok ez du bandera propiorik, eta hala egiaztatzen dute Udalak kontsultatutako hiru historialariek, ez baitute ikusten «elizatea identifikatzen zuen bandera, intsignia, gidoi edo gailurrik, udal armarriak izan ezik»; hau da, «ez dago inolako dokumenturik elizatearen identifikazio gisa interpreta daitezkeen sinbolo, kolore, irudi edo bestelako elementurik».

Txostenek Espainiako Bixilologia Elkartearen erabakia bermatzen dute; izan ere, Udalak kontsultatuta, beltza eta horia aipatzen zituen herritarrak ondoen identifikatzen dituzten kolore gisa, erreferentzia historikotzat Barakaldo F.C.B. hartuta, udalerriarekin estuki lotuta dagoena eta ehun urte baino gehiagoan irudikatu duena.   Bexilologia Elkarteak bost proposamen aurkeztu zizkion Udalari, bi koloreak konbinatuz, eta barakaldarren bozketan erakutsi ziren, 2.620 boto izan dituen parte-hartze prozesu baten bidez.

Gaur goizean egindako informazio-batzordean, berriz ere azaldu da zer prozesu egin den, foru-arauari jarraituz.  Zuhurragoak ere izan gara, eta aldez aurreko kontsulta egin nahi izan diegu bai Bexilologia Elkarteari bai udalerriko historialariei, herritarrei proposatzen zitzaienak oinarri historiko garrantzitsua zuela bermatzeko,  adierazi du Zubiaurrek.  «Aukeraketa barakaldarren esku egon da, uste baitugu haiek aukeratu behar dutela ordezkatuko dituen bandera, eta orain osoko bilkurak berretsi behar du erabaki hori, bandera aukeratzeko prozesu parte-hartzailearekin jarraitu ahal izateko», adierazi du Zubiaurrek.

AURRERA JARRAITUKO  DU PARTAIDETZAZKO PROZESUAK  ALEGAZIOEN BIDEZ

Izan ere, foru-arauaren arabera, osoko bilkuran onartutakoan, partaidetzazko prozesuak jendaurrean erakusteko epe bat irekiz jarraituko luke, herritarrek, kolektiboek eta alderdi politikoek proposamen berriak egin ditzaten edo horrekin ados ez daudela adieraz dezaten.  «Herritarrek aukeratutako bandera onartzeak prozesu berria irekitzen du, ados egon ezin direnek beren gaitzespena adierazi ahal izan dezaten, edo beren ekarpenak egin ahal izan ditzaten bandera aldatzeko».  Horregatik, prozesu parte-hartzailea ez oztopatzea eta hiriaren bandera ofiziala zehazteko pausoak ematen jarraitzea eskatzen dugu»  azpimarratu du zinegotziak.

Herritarrek aukeratutako proposamena onartuko bada,  osoko bilkuraren gehiengo osoaren aldeko botoak zenbatu behar dira.

Gaur goizeko batzordean PSEk ekimenaren aurka bozkatu du, eta Elkarrekin Barakaldok eta EH Bilduk osoko bilkuran adieraziko dute zer bozkatuko duten.