Ertzaintzak eta udaltzaingoek indartu egingo dute hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina

0

Gaurtik igandera bitartean, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina burutuko du. Helburua oinezkoak babestea izango da, trafikoaren arloan kolektiborik zaurgarrienetako bat baita.

Oinezkoen zirkulazioa zainduko da bidetik edo bazterbidetik, horietako sarbideetatik eta ingurutik zirkulatzen dutenean. Kolektibo horrek beti oinezkoen bidetik edo espaloitik zirkulatu beharko du, eta, halakorik ez balego, bazterbidetik edo, bazterbiderik ezean, bidetik. Bestalde, ibilgailuek abiadura moteldu beharko dute, edo baita gelditu ere behar izanez gero, oinezkoak ikusiz gero edo oinezkoak eurek zirkulatzen ari diren bidean sar daitezkeela aurreikusiz gero.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak gogoratu duenez, “aurten bi emakume hil dira Euskadin ibilgailu batek harrapatuta, eta behin eta berriz gogoratu behar da gure kale eta errepideetako kolektiborik zaurgarrienak, hau da, oinezkoak, txirrindulariak, motor-gidariak eta pertsonen mugikortasunerako ibilgailuak gidatzen dituzten pertsonak, bereziki babestu behar direla”. Berez, iaz trafiko-istripuetan hil ziren pertsonen % 48 kolektibo horietakoak ziren.

Kanpaina hau trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.