Prest da Azpeitiko Karnabaletako egitaraua

0
Larunbateko kalderoen kalejiraren ostean, ia guztia prest da 2022ko karnabaletarako. Urtebeteko etenaren ostean eta antolaketa lanak ohi baino azkarro egin behar izan badira ere, ekitaldi guztiak antolatzeko moduan izan dira udala eta eragileak. Osasun alarma egoera bertan behera utzi ostean, otsailaren 11n erabaki zuten eragileek eta udalak aurtengo karnabalak ohiko moduan antolatzea. Ordutik, burubelarri aritu dira guztiak ekintzak antolatzen. Asteburuan, kaldereroak eta Karnabaletako kontzertua izan dira, eta datorren ostiraletik aurrera karnabalez gozatzeko aukera izango da.

 

Azpeitiko Udalak herritar guztion osasuna babesteko segurtasun eta prebentzio neurriak betetzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi du; hala, jende pilaketetan, pertsonen arteko distantzia 1,5 metro baino gutxiagoakoa denean maskara jantzi behar dela gogorarazi nahi du.  

EGITARAU

Otsailak 25, ostirala

18:30ean hasita, Euskal Inauterien Jaialdia, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako haurrekin.

​ 20:00etan, VULK+TATXERS taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean


Otsailak 26, larunbata

Egun osoan, haur eta gazteen parkea, Izarraitz pilotalekuan.

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
16:00etatik 20:00etara

Erosi sarrerak

Otsailak 27, igandea: Elegante Eguna

9:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen Diana

11:30ean, diana Udal Musika Banda, Ziekoko Gaiteroen Elkartea eta Incansables txarangaren kalejira

12:00etan, sokamuturra, Plaza Nagusian. Ganadutegia: Lopene

Egun osoan, XLII. Sokamuturra Argazki Leihaketa, Imanol Elias Saria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta

12:30ean hasita,  Artzai-iñudeen eta danborjoleen Elegante Eguneko pasiera, Itsasi Taldearen eskutik. Sansebastianetako egin ohi den karroza ere ikusgai izango da.

Ziegoko Gaiteroen Elkartea eta Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak ere kaleetan ibiliko dira Incansables txarangarekin.

Herriko kaleetan, Incansables txaranga ibiliko da

14:00etan, The Mackensys Clan Band kaleetan zehar

16:15ean, Izarraitz Txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz

16:30ean hasita, sokamuturra. Ganadutegia: Bergara

17:00etan, Gora kasete kantu eta dantza emanaldia, Matxinada Plazan haur eta gaztetxoentzat

19:00etan, Rock Kalean elektrotxaranga, kalean

19:30ean, Gaur Erdi txarangaren emanaldia, kaleetan

Josu Rodriguez DJ-aren emanaldia Plaza Nagusian

Otsailak 28, astelehena

11:00etan, sokamutur txikiaErdikalean eta zezen txiki eta poniak plazan
Ganadutegia: Arno

12:30ean, Mozorrotutako haurren desfilea, herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, gaztetxoentzat Gaur jaia taldearekin dantzaldia, plazan.

13:00etan, Txorotxaranga, Alde Zaharreko kaleetan

16:15ean, Izarraitz Txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du.

16:30ean, sokamuturra. Ganadutegia: Lopene

17:00etan, Hemendikara zirku Ikuskizuna haur eta gaztetxoentzat, Matxinada Plazan

18:30ean, Deiadar txarangaren kalejira

19:30ean, Udal Musika Bandaren kalejira

20:00etan, mozorro lehiaketa

Davila DJ-a, Plaza nagusian

Brincadeira perkusio taldearen emanaldia, kaleetan

23:30ean hasita, Oihan Vega, kioskoan

00:00etan, mozorro lehiaketaren sari banaketa plazan

Banakakoak 1. saria: 200 €
​ 2. saria: 150 €
​ 3. saria: bi afari

Taldekoak 1. saria: 800 €
2. saria: 700 €
​ 3. saria: 500 €
​ 4. saria: afariak
​Inauteri giro onena duen tabernari:
SARI BEREZIA afariak

Ondoren, Psychoclown perkusio taldearen emanaldia

Martxoak 1, asteartea

01:30ean, Los Pasai txarangaren kalejira
Ondoren, Itsasi taldeko ttuntturroak

6:00etan, Musika Bandaren goiz-eresia

7:00etan, sokamuturra.Ganadutegia:Lopene

12:00etan, Banda Gaztearen kalejira

16:15ean, zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak, herriko banda gazteak girotuta. Izarraitz Txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du

16:30ean, sokamuturra.Ganadutegia: Arno

17:00etan, Piraten istorio  bat emanaldia, Sanagustin Kulturgunean

18:00etan, Irulitxa txaranga, kalean

20:00etan, suzko zezena, plaza, Irulitxa txarangarekin

 

Tabernen mozorro sariketarako izen ematea

Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan karnabal giro onena duen tabernak saria jaso ohi du du. Aurten ere egingo da lehiaketa eta parte hartu nahi duten tabernek, aurrez, izena eman behar dute; gaurtik ostirala bitartean egin dezakete hori, Kultura Sailean (943 157 068).
Udalak tabernak ere disfrazatu eta festaren parte izatera animatu nahi ditu lehiaketaren bidez. Afaria irabaziko du mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak.