Dssmarketplazak 140.000€ lortu ditu Donostiako tokiko merkataritzarako

0
binary comment

DSSMarketPlaza Donostiako merkataritzarako online salmenta-plataformak sei hilabeteko funtzionamendua du, eta dagoeneko 4.450 erabiltzaile ditu erregistratuta, eta 4.400 produktu baino gehiago salgai.

Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, nabarmendu duenez, “online plataforma bizirik egon den urte erdi honetan, 140.000 euroko salmentak sortu dira tokiko merkataritzan, eta erosketa bakoitzeko batez besteko prezioa 42€ eurotik gorakoa izan da. Plataforma hori, estatuan ezaguna dena, Donostiako tokiko merkataritza digitalizatzen laguntzeko erreferente gisa finkatu da, eta, horregatik, haren balioa berresten dugu orain, aukera, bonu eta hobekuntza berriak eskainiz«.

209 saltoki daude plataforman sartuta, eta, horren ondorioz, plataforma nagusia da market place publiko mota horren zerrendan. Esan beharra dago erosketen %42 donostiarrek eginak direla; %14, madrildarrek; %3 Bartzelonakoek, eta %2 Zaragozakoek. Hau da, plataforma tokiko merkataritzaren erakusleihoa da Estatu osoan. Izan ere, 37.000 bisita zenbatu dira sei hilabete horietan, eta 4 erosketa 100 bisitako. Plataformako kategorien artean, honako hauek nabarmentzen dira fakturazio-bolumenaren arabera: Elikadura, Edertasuna-Osasuna, Moda, Aisialdia-Kultura eta Etxea-Dekorazioa

Batez ere, Erdialdeko eta Parte Zaharreko saltokietan izan dira erosketa gehien. Hala ere, nabarmentzekoa da Ekialdeko negozioetan ere salmentak igo direla, 15.600€-raino, lehen hilabete hauetan DSSMarketPlazaren bidez egindako salmentei esker.

Beste datu bat da plataformaren bidez kudeatutako eskaeren % 88 establezimenduan bertan jaso direla, eta, horren ondorioz, pertsonen fluxu handia sortu dela saltokietan; bestalde, hauek aitortu dute, online plataforma martxan jartzeari esker, beren webguneetako bisitak ugaritu direla.