Bingen Zupiriak datorren hamarkadako migrazio- eta asilo-politikak arautuko dituen Kulturarteko VI. Plana onartu du

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen, Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kultura arteko VI. Plana (2022-2025) aurkeztu du. Plan horretan, migrazio- eta asilo-politiketan koherentzia-esparru bat bermatzeko hamarkada honetan erabiliko diren estrategiak jaso dira, bai eta bizilekuan bizi diren herritarren oinarriak finkatzeko ere. Artolazabal sailburuak azpimarratu du lan honekin, “etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko oinarriak” ezartzen direla, “bizi garen hogeita batgarren mende honekin bat datorrena”.

Horretarako, planak 103 ekintza biltzen ditu, hiru multzotan banatuta (estrategikoak, antolaketakoak eta programatikoak), eta neurri horiek zeharkako hiru ikuspegi dituzte: generoa, giza eskubideak eta hizkuntza. Sailburuak Aniztasunerako Euskal Ereduaren ideia indartu du, eta adierazi du hori tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarritu beharko dela.

Herritarren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana (2022-2025) 130 pertsonak hartu dute parte, eta hogeita hamar bilera baino gehiago egin dira. Gainera, gaur egun, Irakurketa Errazaren bertsio bat lantzen ari dira, hizkuntza-mugak eta, beraz, ulermen-mugak dituen kolektibo horrentzat dokumentua eskuragarriagoa izan dadin. “Itzulera-txartelik ez duen tren batera igo da aniztasuna”, ondorioztatu du Beatriz Artolazabal sailburuak.

ABUSUAK

Eliz erakundeetatik adingabeei egindako sexu-abusuei buruz galdetu diotenean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du horrelako gertaerek «ondoeza» eragiten dutela. Era berean, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak defendatzen duela abusu horiek jasan dituzten pertsonek eskubidea izatea beren egia eta jasan duten sufrimendua adierazteko, bai eta dagokien babesa jasotzeko ere. “Gertaeren berri izan ezean, ezinezkoa da min hori sendatzea. Gure ustez, beharrezkoa da pertsona horiek mina adierazteko eta erantzuna jasotzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak aktibatzea”, esan du. Gainera, Bingen Zupiriak azpimarratu du oso garrantzitsua dela gertakari horiek Ertzaintzaren aurrean edo justiziaren aurrean salatzea, ikertu ahal izateko eta, hala badagokio, poliziaren edo epaileen erantzuna jasotzeko.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Gainera, ohikoa den bezala, Bingen Zupiria sailburuak, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako beste hainbat akordio, besteak beste, honakoak aipatu ditu:

Bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak gaur onartu duela % 2ko soldata igoera Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langile guztientzat. Neurri hori otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izango du. Soldata igoera sindikatuekin negoziatuta dago Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean, neurri honek 76,7 milioi euroko kostua izango du eta eragina izango du Administrazioan lan egiten duten 80.000 pertsonen soldaten egoeran.

Kultura arloan, Gobernu Kontseiluak, 2022ko otsailaren 22an egindako bilkuran, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Irrati Telebistaren artean 2022-2025 aldirako programa-kontratu berria izenpetzea onartzen duen akordioa onartu du.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran arte eszenikoak sustatzeko prestakuntza, sustapen edo erakusketa programa eta jardueretarako dirulaguntza deialdia onartu du. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 825.000 euro, iaz baino 45.000 euro gehiago, banatuko ditu lau laguntza-modalitateren artean: Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza, Arte eszenikoak sustatzeko proiektuak, Kaleko arte eszenikoak erakusketako programak eta SAREA dantza zirkuitua. Gainera, onartu du euskal kirol-federazioen kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 2,2 milioi euro bideratuko ditu helburu horretara.

Bestetik, Alokairu soziala hirigintzan sustatzeko Euskal Herria Bilduk aurkeztutako lege-proposamenaren inguruan,  Jaurlaritza proposamen hau aintzat ez hartzearen alde azaldu da. Zupiriak azaldu duenez, Gobernuaren ustetan, hirigintza plangintzatik alokairu soziala sustatzeari buruzko lege proposamenak ez du kontutan hartzen Euskadin lege arauketa bat badagoela baliabide publiko erabilgarri guztiak barne hartzen dituena. “Eta uste du ere titulartasun pribatuko etxebizitza alokairu babestura mobilizatzeko, bideragarri egingo duten finantza eta arau-mekanismoen bidez sustatu behar direla, egungo Etxebizitza Plan Zuzentzailean jasotzen den modura”, esan du.

OSASUNA

Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du; baita, Osakidetzako arretaren egoeraren berri ere. Gainera,  LEPari eta Osakidetzako Mahai Sektorialari buruzko informazioa ere eman du ezagutzera.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena