Osasun egoera zela-eta, San Sebastian festarik ezin izan zen egin urtarrilean, eta danborradako eragileek egoerak ahalbidetzen zuenean haurren danborrada egiteko konpromisoa hartu zuten.
Otsailaren 14tik aurrera osasun larrialdi egoera bertan behera geratu eta indarrean zeuden neurriak indargabetu egin direla ikusita, martxoaren 13an haurren danborra egitea adostu dute Azpeitiko Ikastola Ikaberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai Ikastolako, Itsasiko, Juan Antxieta Musika Eskolako, ikastetxeetako guraso elkarteetako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek.