Hirigintza plangintzatik alokairu soziala sustatzeari buruzko lege proposamena kontuan hartzearekin ados ez dagoela adierazi du Jaurlaritzak

0

Gobernu Kontseiluaren ustez, hirigintza plangintzatik alokairu soziala sustatzeari buruzko lege proposamenak ez du kontuan hartzen Euskadin lege arauketa bat dagoela baliabide publiko erabilgarri guztiak barne hartzen dituena, lurzoruak barne. Izan ere, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak eta Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legeak eremu hori arautzen dute.

Gobernu Kontseiluak EH Bilduk egindako proposamena aztertu du gaur, asteroko bileran, eta proposamena aintzat hartzearen aurka dagoela adierazi du. Proposamenak Lurzoruaren Legearen 16. artikuluari paragrafo berri bat eranstea planteatzen du, hirigintza plangintzak etxebizitza babestuak (salmenta, alokairua, mistoa edo beste bat) eskuratzeko edo edukitzeko araubidea zehaztu dezan. Hori ia bideraezina da, hiriguneak eta sektore urbanizagarri osoak hartzen baititu bere baitan, eta jabetza pribatuak bestelako transmisio erregimenekin lotu nahi ditu, behar bezalako justifikaziorik gabe.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, titulartasun pribatuko etxebizitza alokairu babestura mobilizatzeko, bideragarri egingo duten finantza eta arau-mekanismoen bidez sustatu behar da, indarrean dagoen 2020-2023 Etxebizitza Plan Zuzentzailean jasotako neurriek planteatutako ildotik.