Antigenoen testaren bidez COVID-19-a diagnostikatuta dutenek COVID-aren “errekuperazio-ziurtagiria” deskargatu ahalko dute EAE-n

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, bihar, COVID ziurtagiriaren “errekuperazioaren” bertsioa deskargatzeko aukera gaituko du, osasungintza-sistemaren aldetik antigenoen probarekin diagnostikatuta izan diren pertsonentzat.

Europako Batzordeak baimena eman du 2021/953 Erregelamendua (EB) aldatzeko, PCRez gainera antigenoen probetan ere oinarritzen diren errekuperazio-ziurtagiriak eman ahal izateko. Ziurtagiri horiek emaitza positiboa izan eta 11. egunetik aurrera emango dira, eta 180 eguneko baliozkotasuna izango dute. Errekuperazio-ziurtagiria Osakidetzak edo laborategi ofizialek 2021eko urriaren 1etik aurrera eginiko antigenoen probak izanik baino ez da emango.

Covid Ziurtagiria eskuratzea errazteko neurri berri hori Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak COVID-19aren pandemiaren garaian Lurralde arteko Osasun Kontseiluetan eskatu duen eskaeretako bat izan da.

COVID ZIURTAGIRI DIGITALARI BURUZKO INFORMAZIOA

Hiru ziurtagiri mota daude: txertaketa-ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria eta proba negatiboaren ziurtagiria. Zentzu horretan, Euskadi.eus web-orrian ziurtagiriari eta hura eskuratzeari buruzko informazio guztia dago: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/. Gaur arte, EAEn 2.900.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute Covid ziurtagiria.