Jesuitak Ikastetxearen mendeurrenari buruzko erakusketa Ondare Aretoan uztailaren 9ra arte

0

Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan Jesuitak Ikastetxearen mendeurrenari buruzko erakusketa egongo da ikusgai uztailaren 9ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, Begoña de Ibarra Zuazok, foru aretoko aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du gaur goizean. Ekitaldian berarekin egon dira  Jorge Urrutia, ikastetxeko zuzendaria, Jose Ramon Urizar, Jesuitak Indautxu Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteko presidentea, eta Miguel Martín, erakusketaren komisarioa.

Erakusketa honen bidez foru erakusketa aretoak bat egiten du ikasturte honetan Begoñako Andra Mari Ikastetxearen, jendearen artean «Jesuitak Indautxu» izenarekin ezagutzen denaren,  mendeurrena ospatzeko egiten ari diren oroitzapenezko ekitaldiekin. Oroimenezko erakusketa hau Ikasle Ohien Elkartearen ekimenari esker izan da posible eta komisarioa Miguel Martín da.

Erakusketak ikastetxearen ehun urteko eta egungo bizitza islatu nahi duten elementuen bilduma berezia erakusten du, denboran zehar bildu den ondare material eta immaterialarekin, neurri handi baten argitaratu gabe dagoena.

Zentroa 1921ean sortu zuten Roman de Moronati industrialariak eta Jesusen Lagundiaren Bizkaiko Zabalkundeak.

Erakusketa-aldian, uztailaren 9ra arte, ikastetxearen historia zabaltzeko jarduera didaktikoak antolatuko dira; besteak beste, Miguel Martín komisarioarekin  eta Imanol San Josérekin egingo diren  «Topaketak….kin«, hileko lehen astearteetan, 19:00etan, Ondare Aretoan. Gainera, hainbat bisita eta tailer antolatuko dira hitzartutako taldeentzat.

Jesuitak Ikastetxeak, gainera, «Jesuitak Indautxu. 100 urte»  liburua argitaratu du mendeurrena ospatzeko. Liburua Imanol San Josék idatzi du eta bertan ikastetxearen 1921etik 2021era  arteko historiaren xehetasunak bildu ditu.

Historia de Colegio Jesuitak

1921ean sortu zenetik ondare immaterial eta gizatiar hau, Indautxu auzoaren nortasunaren ikur dena, argi islatzen da ikastetxearen ehun urteko bizitza ospatzen duen erakusketa honetan. Etorkizuneko talaia baten gisa, jarraitutasunaren, kide izatearen eta nortasunaren testigantza da Bilboko lau belaunaldirentzat.

Ibilbidearen hasieran, Antzinako Erregimenean jesuitek Bizkaian izan zuten presentzia dugu ikusgai. Loiolako Ignazio Deuna, Calahorrako gotzain Bernal Díez de Lucok eskatuta, prest egon zen latinitatearen ikastetxe bat irekitzeko 1556an, eta Artagan muinoan zegoen Begoñako eliza eman zuen dohaintzan egoitza gisa. Proiektu hori zapuztuta, Bilboko San Andres (1608), Urduña (1678) eta Lekeitioko (1759) ikastetxeak dira katebegiak, 1921ean egungo Begoñako Andre Mariaren ikastetxearen sorrera ekarri zuen katean.

Ikastetxea Indautxu auzoan jaio zen, Bilbo industrial eta aristokratiko baten kanpoaldean, Leonardo Rucabado arkitektoaren ahaleginari eta Allende fami- liaren sustapenari esker. Gainera, Román de Moronati industrialariaren onda- suna izan zuten eskura. Moronatik bere ondasunak eman zituen, bizirik zegoela, ontzi-enpresa, burdina-meategiak eta La Gaceta del Norte enpresaren fundatzaile gisa zituen akzioak saldu ondoren, eta, horri esker gauzatu ahal izan zen XVI. mendeko Ignazioren ametsa. Alarguna zen eta Indautxuko ikasle izandako bi seme zituen, eta 1939an Jesusen Lagundian sartu zen anaia koadjutore gisa

II. Errepublikak Konpainia desegin izanak eta Gerra Zibilak ez zioten kalterik egin ikastetxeko bizitzari. Gerraosteko isiltasun-urteen eta aldaketa soziologiko latzak ekarri zituen hirurogeiko hamarkadako bultzada dinamikoaren ondoren, Arrupe aroak eta haren fede eta justizia printzipioek bat egin zuten ikastetxea handitzeko ondoz ondoko lanetan. Erakusketak etxadi baten ondare arkitektonikoa nabarmentzen du, arkitektu- rak garaien aldaketara egokitzeko eta hori gauzatzeko duen grina laburbiltzen baitu. Hogeiko hamarkadan txalet txiki aristokratiko bat zena eraldatu, eta Jose María Basterraren eraikin neoerromaniko historizista bihurtu zen ikastetxea, eta berrogeiko hamarkadan bide eman zion Ricardo Bastidaren eraikin funtzional arrazionalistari. Hortik, Sáinz de Aguirreren brutalismoa iritsi zen, monumentala eta klaseartekoa, eta, azkenik, 2002ko funtzionalismo kontestuala, egungo In- dautxu eta Bilborekin hizketan.

Amaitzeko, egiten diren jarduera pastoral, eta kirol  eta jai jarduera ugari aurkezten dira, hezkuntza-erreferentzia askotariko, koherente eta moderno bihurtu baitute ikastetxea: beren lurraldean errotuta dauden baina aldaketarako, mundua eraldatzeko, beti inklusioa, multikulturalitatea eta bizitzeko alaitasuna oina rri izanda hobetzeko prest dauden gizonen eta emakumeen hezkuntza.