38.654 IZANGAI, GUZTIRA, OSAKIDETZAREN 2018-2019KO LEP-EKO LEHEN FASEKO 1.610 PLAZETARAKO

0

Lehen deialdi honetan, Lehen Mailako Arretako kategoriei eman zaie lehentasuna; deialdiko eskatzaileen % 83 emakumeak dira

38.654 izangai izango dira, guztira, Osakidetzaren 2018-2019ko LEPeko lehen fase honetan deitutako 1.610 plazetarako; izangaien % 83 emakumeak dira. Osteguna izan zen deialdian izena emateko azken eguna; izena emateko epea zabalik egon da kanal telematikoen eta presentzialen bidez, pasa den urtarrilaren 25etik. Gogorarazi behar da probak udaberriaren amaieran edo udaren hasieran egingo direla.

Izena emateko itxi berri den epea 2018-2019ko LEPen bi faseetako lehenari dagokio. Zehazki, 19 kategoria ditu, besteak beste, Lehen Mailako Arretari dagozkion espezialitateena; haiei lehentasuna eman nahi izan zaie, ahalik eta plaza kopuru handiena egonkortzeko ahalegina egiteko. Kategorien arabera, honako hauek dira jasotako izen-emateak:

 

KATEGORIAK IZANGAIAK ESKAINITAKO PLAZAK
FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA – LMT

 

1320 332
FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMT

 

208 51
ERIZAINA 15006 830
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA 128 7
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

 

203 37
FISIOTERAPEUTA

 

2384 37
EMAGINA

 

599 54
OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUA 255 8
LOGOPEDIAKO DIPLOMATUA

 

148 4
TERAPEUTA OKUPAZIONALA

 

344 10
GIZARTE-LANGILEA 1741 13
ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

419 7
AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

97 1
DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

426 3
OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

429 9
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

2638 79
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

2053 61
ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

381 8
ADMINISTRARIA

 

9875 59

 

Bestalde, Osakidetza bigarren deialdiaren oinarriak prestatzen amaitzen ari da; hartan, gainerako kategoriak sartzen dira. Laster emango du oinarrien berri, baina aurreikusten da haren azterketak 2022aren amaieran egitea. Guztira, 2018-2019 LEPen, 3.535 plaza eskainiko dira.

Osakidetzak gogorarazten du LEPen bidez plantillak finkatu eta egonkortasun handiagoa eman ahalko zaiola Lehen Mailako Arretari, bai eta osasungintza-sistema osoari ere.