Barakaldok mentorizazioaren aldeko apustua indartu du, prestakuntza-programa osagarri batekin

0

Barakaldok mentorizazio-ereduaren edo enpresa-laguntzaren aldeko apustua indartu du, prestakuntza-ekintza espezifikoen programa bat abian jarrita. Ekimen hau «mentoring» zerbitzuaren jarduera osagarria da, gogoan izan behar baita ekimenak lehen bultzada jaso zuela hil honen hasieran, Barakaldo Mentoring Kluba martxan jarri zenean.

David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak ziurtatu duenez, «klub honen lanaren zati handi bat Barakaldorekin eta bere garapen sozioekonomikoarekin inplikatutako pertsonen eta enpresen sare bat sortzea da». «Prestakuntza-programa osagarriaren bidez, beste urrats bat eman nahi dugu egitura horren eraikuntzan, eta parte hartzen duten pertsona eta enpresa guztien eskura jarri nahi ditugu beren helburua lor dezaten», esan du Sollak.

Udalaren helburu nagusia ekintzailetza eta enpresen garapena sustatzea da, «mentoring» tresna berritzaile eta proiekzio handiko baten bitartez. Ildo horretan, Barakaldo Mentoring Klubek badu webgune espezifiko bat Inguralderen orrian, eta, bertatik, parte-hartzea sustatuko da eta prestakuntza-programaren berri emango da.

Horrela, Inguralderen webguneko «Mentoring Klub» atal berriak hiru azpiatal nagusi ditu: «Mentorea izan nahi dut», «Mentorizatua izan nahi dut» eta «prestakuntza-ekintzak«. Puntu horretan jasotzen dira, enpresa-kudeaketa hobetuz, gizarteratzea sustatzeko diseinatutako programa osagarria osatzen duten ikastaroak.

Une honetan 9 jarduera daude aurreikusita, eta horietan alderdi orokorrak sartzen dira, hala nola kudeaketa ekonomiko finantzarioa, fakturazio elektronikoko sistemak edo tresna elektronikoak, bai eta garapen-proposamenak ere, hala nola online negozioaren hazkundea, enpresa-estrategiaren hobekuntza, marketina eta komunikazioa, edo enpresa-lidergoa. Emakume enpresarien ahalduntzerako eta enpresa-berrikuntzarako espazioa ere badago.

«Mentorea izan nahi dut«, azpiatalean, ekimenak Barakaldoko enpresei dei egiten die beren esperientzia partekatu eta sortzen ari diren enpresa-proiektuei lagundu nahi diezaieten. «Mentorizatua izan nahi dut» azpiatalean, bestalde, deialdia abian dauden proiektuak dituzten ekintzaileei zuzenduta dago, bai eta beren negozioa handitu edo hobetzeko ekintzak edo estrategiak abian jarri nahi dituzten enpresei ere, esperientzia duten eta analisiak egiteko eta enpresa-erabakiak hartzeko prozesuan gidari bihurtuko diren ikuskatzaileen eskutik.

Klubeko kide izateko, webguneak online inprimaki bat jartzen du zure eskura, parte hartzeko prozesua abian jartzeko.