`Bizkaialderen ekarpena ezinbestekoa da Bizkaian kirolak hazten jarrai dezan´

0

Bizkaialde Fundazioak Lurraldeko kirolaren ordezkariekiko bere hamalaugarren topaketa egin du Fundazioa osatzen duten 24 enpresa, 31 klub eta 38 taldeetako ordezkariak bertan zirela.

Urteroko bilera honetan Lorea Bilbao Ibarrak, Fundazioko Patronatuko buru eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Lurraldeko kirolaren alde egiten duten erakundeen ahalegina eskertu du.

Bizkaialde Fundazioaren Patronatuak Bizkaia Frontoian jaso ditu Fundazioa osatzen duten erakundeak eta enpresak, bai eta kirolariak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Bizkaialderen ekarpenen onuradun diren kluben ordezkariak ere. Lorea Bilbao Ibarra patronatuko buruak esker ona adierazi dio Bizkaiko kirol-sareari, «Bizkaian kirolak indartsu, osasuntsu eta maila handikoa izaten jarrai dezala posible egiteagatik». Lorea Bilbaok eskerrak eman dizkie orobat Bizkaialderen aldeko apustua egin duten enpresei; izan ere, «proiektu hau babestuz, Bizkaiko kirola bultzatzen eta indartzen laguntzen dute». Horrez gain, diputatu eta fundazioko buruak dei bat egin du: «Gehiago izan behar dugu, fundazioa handitu, enpresa gehiago batu daitezela Bizkaialdera, Bizkaiko kirolak behar gaituelako eta Bizkaiak kirol-sare sendoa izaten jarraitu behar duelako».

Lorea Bilbao Ibarrak azaldu duenez, «bi hamarkada baino gehiago dira Bizkaialdek bere helburua betetzen duela: bestela oso zail edukiko luketen Bizkaiko hainbat klubi lehiakortasun-maila gorenean sartu eta irauteko aukera ematea». Lorea Bilbaok Fundazioaren balioak azpimarratu ditu: aukeraren aldeko balioa, kirolari gazteek ispilu bat izan dezaten, motibazio gisa, bertan euren burua islatzeko; bere baitan hartu ahal izango dituen kirol-erakunde bat izan dezaten, baldin eta lanaren eta talentuaren konbinazioak maila gorenera iristea ahalbidetzen badie. Bizkaiko kirol-zaleentzako balioa, urteko aste orotan aukera baitute maila goreneko kirolaz gozatzeko. Bizkaiko gizarte osoarentzako balioa, zeren kirolak eta, zehazkiago, Bizkaialdeko taldeek, ordezkatzen baikaituzte eta identifikatuta sentitzen baikara euren koloreak, euren babesleak eta zaleak defenditzeko duten eragatik. Gauzak egiteko modua partekatzen dugulako: lan gogorra, muga bako esfortzua, joko garbia eta harrotasuna, harrotasun handi bat, prozesu infinitu batean hobetzen saiatzera garamatzana». Lorea Bilbaok hau gaineratu du: «harrotasun horri esker lortu dugu, lortu duzue, ezinezkoa zirudien hori: lehiaketa guztietan parte hartzea, lortutako emaitzetan nabarmentzea eta, kasu askotan, zailena lortzea, podiumaren goreneko mailara igotzea».

2021-2022 denboraldi honetan, Bizkaialde Fundazioak 1.025.000 euro baino gehiagoko laguntza emango die 15 kirol-modalitate desberdinetan maila gorenean lehiatzen diren 31 klub eta 38 talderi.

Hona hemen Bizkaia Bizkaialde Fundazioak 2022an babestuko dituen kluben zerrenda:

Alusigma Peñota Dental Triathlon Team, Athletic Club, Beisbol San Inazio, Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea, C. Atletismo Bidezabal, C.D. B.S.R. Bilbao, CD GORA BILBAO, CDC Velodromo Duranguesado, Club Ajedrez Sestao, Club Askartza Claret, Club Atletismo Adaptado Javi Conde, Club Atletismo Santutxu, Club Balonmano Zuazo, Club de Gimnasia Ritmica Sakoneta, Club Leioa Igeri Waterpolo, Sestaoko Club Voleibol Antonio Trueba, Deusto Arraun Elkartea, Durango Kirol Taldea, Gaztedi Club, Gernika KESB, Gernika Rugby, Getxo Rugby Taldea, Isuntza Arraun Elkartea, Itsasoko Ama Arraun Taldea, Kaiku Arraun Taldea, Metropolitano Club Patinaje, Ondarroa Arraun Elkartea, Raspas Arraun Elkartea, Real Club Jolaseta, Sociedad Deportiva Ugeraga eta Zierbena Arraun Elkartea.

Bizkaialde Fundazioa eratzen duten erakundeen eta enpresen zerrenda honako hau da:

Bizkaiko Foru Aldundia, Athletic Club de Bilbao, Bilbao Port, IMQ, Nortunel, Petronor, IDOM, Grupo Acha, Olarra, Mikeldi, Viuda de Sainz, Ibarrondo, Boslan, Campezo, Lanmedia, Inbisa, Sidenor, Cycasa, Alaiki, SDEC, Bizkaie, Deia, El Correo, Bizkaia Irratia, Radio Popular eta Cantera Deportiva.