- Gaur goizean, otsailak 28, Atlético San Sebastián Elkarteak antolatutako Lilatoiaren 32. edizioaren aurkezpena egin da udaletxean. Lasterketa herrikoia igande honetan, martxoak 6, izango da.
- Aurten lasterketa presentziala izango da, iaz egindako edizio birtualaren ondoren.
- 5.000 emakumek parte hartuko dute Boulevardetik 10:30ean abiatuko den 5 kilometroko ibilbidea egin arte.
- Donostia Kirolaren laguntzari esker, parte-hartzaileek dutxa zerbitzua izango dute Belodromoan eta Bentaberri kiroldegian.
Informazio gehiago: Lilatoia.es