Pedro Azpiazuk itxi du Euskadi Avanza sarien banaketa ofiziala

0

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak amaiera eman dio Euskadi Avanza 2022 sarien banaketari, estilo propio baten alde eginez:

1)  ARRAKASTA: asmo handiz jardun behar dugu, hau da, aurrera egiteko asmoa eta Europako eskualderik lehiakorrenen pole positioan jarraitzeko asmoa izan behar dugu.

2)  EKITATEA: garrantzitsua da krisi bakoitzarekin zuzenean hazten diren desberdintasunen kontra borrokatzea, baita horiekin etortzen diren eraldaketen —kasu honetan, eraldaketa energetikoaren eta digitalaren— ondorioz zeharka sortzen diren desberdintasunen kontra borrokatzea ere.

3)  INGURUNEA: mende honetan zenbait krisi ikusi ditugu, hala nola 2008ko finantza-krisia, klima-larrialdia edo mundu osoan hedatu den pandemia. Jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin konprometituta erantzun behar dugu.