Donostiako Udalak Ukrainako herriari elkartasuna adierazi nahi dio

0

Udalak Ukrainako herriari elkartasuna adierazi nahian, martxoko ostegunetan udaletxearen aurrealdea argiztatuko da Ukrainako banderaren kolore urdin eta horiarekin.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi duenez “Udala prest dago, ahal den neurrian, laguntza eta babesa eskaintzeko krisi honi erantzun bat emateko”.

Donostian ukrainar jatorria duten 500 pertsona baino gehiago bizi dira.